Historiko osoaren esportazioa eta % 100 pertsonalizatutako txostenak.
Prozedura operatibo gidatuak.
Bihurtu plan estatikoak lan-fluxu eragingarri: zereginak, arduradunak, arauak, eranskinak, oharrak eta erregistro automatikoak.
Moduluaren deskribapena
Erakunde gehienetan, larrialdi-plana partekatutako karpeta bateko PDF batean edo artxibategi batean dago. Ondo idatzita eta berrikusita dago, baina unea iristean inork ez du irekitzen: buruz jokatzen da, txanda bakoitzak modu ezberdinean egiten du, eta biharamunean erregistroaren erdia falta da.
VES Flow-ek dokumentu hori prozedura exekutagarri bihurtzen du. Fase bakoitza zereginetan banatzen da, arduradunarekin, hurrenkerarekin eta frogarekin, eta baldintzazko arauek adarrak irekitzen edo ixten dituzte gertatzen ari denaren arabera, inork eranskin egokia bilatu behar izan gabe.
Moduluaren gaitasunak
Plana asteartez goizean eta igande gauean berdin exekutatzeko behar den guztia.
- Zeregin eta prozedura konfiguragarriak: PEMU, PAU, Kode Arrosa, SOP eta BCP/DRP.
- Rolen araberako esleipena: bakoitzak dagozkion zereginak baino ez ditu ikusten.
- Baldintzazko arauak, gertatzen denaren arabera adarrak irekitzen edo ixten dituztenak.
- Simulakro-modua, erregistro bereiziarekin, denborak neurtu eta ariketa errepikatzeko.
- Eranskinak, inprimakiak eta nahitaezko frogak, zeregina itxi ahal izateko.
- Dokumentu-kudeatzailea: planoak, fitxak eta protokoloak beti azken bertsioan.
- Geolokalizazioa, areto birtuala eta komunikazio masiboak aktibazioan zehar.
- Historiko osoaren esportazioa eta % 100 pertsonalizatutako txostenak.
Eragiketan eskaintzen duena:
Zeregin bakoitza ordu, arduradun eta frogarekin erregistratuta geratzen da.
Gertakariaren edo simulakroaren txostena ondorengo lanik gabe sortzen da.
VES Flow ospitaletan, portuetan eta administrazioetan dago martxan: Son Espases, Gurutzeta, 12 de Octubre, Bilboko Portua eta Sevillako Portua, besteak beste. VES Notification-ekin konbina daiteke, abisua eta planaren exekuzioa hari berean gera daitezen.
Moduluak dagoeneko martxan daude hemen.
Zure erakundean nola funtzionatuko lukeen ikusi nahi duzu?
Plan erreal bat nola aktibatzen den erakusten dizugu, zure taldeekin, zure protokoloekin eta zure denborekin.